2018/2019ko ihauteriak / Le carnaval de 2018/2019

Negutik udaberrira

Otsailetik martxora, dinosauro eta 1.urteko ikasleek, negua eta udaberriaren arteko transizioa landu zuten.

2 sasoin hauen arteko transizio hori bete betean jorratzen duen ekimen kulturalari interesatu ginen :

IHAUTERIAK !

Hartzarori buruzko erakusketa Baionako Euskal museoan :

« Baionako euskal museora joan ginen.

Hara joaiteko, Uztaritzeko geltokian treina hartu ginuen. 

Museoan, Hartzaroko  zirtzil, dantzari eta animaleen mozorroak entseatu genituen eta ihauterietako argazkiak ikusi genituen.

Pablo Tillac-en obrak ikusi genituen ere.

Ondotik piknikatu genuen eta gero parkera joan ginen jostatzera.

Geltokira berriz itzuli eta Uztaritzeraino joaiteko treina berriz hartu genuen.

Ikastolara iritsi aintzin euria egiten hasi zen eta fite fite gure aterkiak ideki genituen ! ».

Dantza/musika sorkuntza 

Astelehen guziz, Naia Robles artista ikastolara etortzen zen.

Berekin naturaren iratzartzea eta ihauteriak adierazten dituen sorkuntza bat asmatu genuen :

Talde batek dantza egiten zuen, besteak soinu eta musika.

Gure ikusgarria Hartza altzoan festibalean aurkeztu genuen : beste eskoletako haurrek eta gure gurasoek gure lanaren fruitua ikusteko parada ukan zuten.