BILDUMA Du 13 mai 2014ko maiatzaren 13ko IKASTOLAKO ADMINISTRAZIO KONTSEILUA

Hor ziren : DARIGRAND Lucile,  ARREGUI Hegoa, ERVITI Mañu, MONNET Christian, JAUREGIBERRY Pilipe.
Ez ziren : OSPITALETCHE Idoia, LASSALE Eric, BEDAT Virginie, BAUDRY Lore Ana.  

ESKOLA ERRITMOEN ERREFORMA:  

Kanboko eta Itsasuko ikastolekin ukan bilkuraren haritik, Herri Elkargoburua den Baudry Jaunarekin elkarrizketa pentsatua izan da eskola erritmoen erreformaren obratzearearen xedearekin laguntza galdea egiteko (molde ezberdin batzuk aipatzeko : diru laguntzak edo animatzaile euskaldun baten agerpena). Bilkura hori gure ikastolako Biltzar Nagusiaren egun berean izanki, hau da maiatzaren 22an, beste bi ikastolak joanen zaizkigu galdearen luzatzera gure izenean  ere.  

2014ko maiatzaren 22ko Biltzar nagusian bozkatzekoa izanen den antolaketa berriaren proposamena :  
1. Ordutegi berria : goizetan  9 :00etatik 12 :00etara (astelehenetik ostiralera) ; arratsaldetan 13 :45etatik 16 :00etara (astelehen, asteart, ostegun eta ostiraletan). 
2. Eskola ondoko denborari doakionez, 2 molde ezberdin proposa litezke, bata amaikastolakoentzat (1. zikloa) eta bestea CPtik goiti CM2raino (2. eta 3. zikloak).  

AMAIKASTOLAKOAK

(1. zikloa): posible ukanen duten haurrak etxera joan daitezke 16 :00etan. 16 :00 eta 16 :30 artean, Maikak eta Elik bakoitzak 14 haur zain ditzakete (orotara 28 haur). 16 :30etatik goiti  18 :30 arte haurzaindegiaren aldia liteke.  CPtik CM2ra (2. eta 3. zikloak) : posible duten haurrak 16 :00etan joan daitezke etxera 16 :00 eta 17 :00 artean, 3 posibilitate haurrentzat :  andereño batekilan sostengoan dira edo andereño batekilan  ikasgelan dira edo animatzaile batekilan jarduera batean dira (zehaztekoa : zer, zenbat, zenbat aldiz, etab…) 17 :00etatik goiti: haurzaindegia 18:30 arte. Ostiraletan : haurzaindegia 16 :00etatik 18:30 arte.  

AITZIN-SARTZEA: Datorren Biltzar Nagusiko aitzin-sartze proiektua aurkeztuko digute andereñoek CP eta CM2 arteko haurrentzat (2. eta 3. zikloak) : haurrei ongi etorria eskaini liezaiekete 3 goizatan, 9:00 eta 12:00 artean, hau da agorrilaren 27an, asteazkenarekin, agorrilaren 28an ostegunarekin eta agorrilarn 29an ostiralarekin.  Nahia duten haurrentzat herriko jantegian bazkari egitea aitzinetik pentsatua izan da eta aisaldi zentrora joaitea ere asteazken eta ostegun arratsaldeetan, ostiraleko ezinezkoa izanen baita.. 

HERRIKO FORFETA: Aurtengo eskura beharko genukeen diru-zama iazkoaren parekoa behar luke izan (2. eta 3. ziklokoentzat) herriko buxeta jadanik hetsia eta bozkatua baita. Halere, herriko kontseilu berriak segurtatu zigun ondoko urtetik goiti herriko forfeta delako hura doituko zigu (2015-2016 ikasturterako 1. ziklokoak karkuletan sartuz).     

2014ko ekainaren 5eko AK-k onarturik.